Azalpena
Zarautz hondartza oso irisgarria da surfa egiteko. Hasiberrrien ikastaro honetan, oinarrizko nozioak ikasiko dituzu eta esperientzia hau zure maila berdina duten emakumeekin* elkarbanatuko duzu.
https://emakumeasurflari.eus/
Edukiak:
1. Maila – Keala Kenelly-Eunate Aguirre:
* Badakit 50metro Igeri egiten krol moduan
* Etzanda neoprenoa jantzita, oholik gabe, flotatzen mantentzen naiz, gutxienez 5 minutuz
* Gorputza bertikalean dudala, flotatzen mantenzen naiz besoak itsasotik kanpo mantenduz gutxienez 5 minutuz
* Body surfa zer den badakit.
2. Maila- Silvana Lima-Alexandra Rinder:
* Itsasoaren ezagutza orokor bat daukat ( olatuen sorrera, korronteak, arriskuak itsasoan, kokapena itsasoan, metereologia basikoa, parteak ulertzen hasi naiz)
* Material egokiaren aukeraketa, ezagutza eta zaintzaren lehen pausuak ezagutzen ditut
* Ingurumenarekiko eta norberarekiko errespetua, zaintza, kontzientzia, koherentzia… barneratuak ditut
* Oholarekin etzanda nagoenean, arraunean eta eserita kontrol nabarmena dut
* Olatu txikietan zutitzeko, eta surfean aritzeko dagokidan teknika menperatzen dut
* Aparra gainditzen dut, arraunean noanean
* Erorketak kontrolpean egiten ditut (ur ertzean ez bota buruz, ez askatu taula edonola, uretatik ateratzean eskua buruan jarri…)
* Surfeko arauak ezagutzen ditut
* Olatu apar bat, aukeratu, hartu eta gidatzen dut zuzenean ur ertzeraino
* Body surfa aparretan egiteko gai naiz.
3. Maila – Cori Schumacher:
* Metro erdiko olatuen aparretan norabide aldaketak egin eta lehertu gabeko olatu berdeak (olatu suabeak) hartzen hasi naiz eta timing-a ( zutiketako momentu egokia) barneratzen hasi naiz
* Aparrak gainditzen ditut arraunean noala dortokarena eginez
* Itsasoaren ezagutza sakonagoa ( metereologia, body surfa olatu sakonagotan, non eta nondik sartu uretara…)
* Material egokiaren aukeraketa barneratua dut, aurreko urratsak emateko
* Parteak ulertzen ditut.
* Surfeko arauak badakizkit.
4. Maila – Estitxu Estremo:
* Olatu lasaiak bilatu eta aurkitzean ondo kokatzen naiz, ondo hartzen ditut eta zutiketa momentu onean egiten dut, gainera diagonalki (eskapeak) mozten hasi naiz
* Olatu ezker eta eskuinak identifikatzen ditut
* Itsasoaren ezagutza, sartzeko eta ateratzeko lekuak aukeratzen ditut kontzienteki, batez ere korronteak aprobetxatuz
* Korronteen ezagutza eta kontrola dut, arriskuak aurreikusteen ditut
* Kokapen kontzientea dut
* Body surfa metro erdi eta metro beteko olatuetan egiteko gai naiz
* Badakit aurreikuspen bat egiten, parteak irakurriz
* Arauak ezagutu, ulertu eta sentitzen ditut
* Materialaren aukeraketa kontzientea daukat.
5. Maila -Tyler Wright
* Itsasoaren ezagutza, olatuen irakurketa itsasoko kondizio ezberdinetan, olatu motak, frekuentziak, seriek, hondo motak… kontrolatzen ditut
* Ahatearena egitearen nozioak, lehendabiziko pausuak, top eta botton birekin hasi naiz
* Olatuan gora eta behera noa (bombeo) abiadura hartzeko
* Gorputzaren pisu eta abiadurak surfean duten eraginaz kontziente naiz
* Aurreikuspenak eginez; eguraldai, itsasaldia, marea, haize norabidea eta abiadura ulertzen ditut. (Magicseaweed, surforecast, windguru, windy, noaa, puertos, meteoblue, tu marea…)
* Olatutik ateratzen dakit kontrola mantenduz, frenatzen dakit
* Materialen konponketa egiten hasi naiz.
6. Maila – Stephanie Gilmore
* Goi eta behe birak lotuz surfeatzen dut
* Olatuetatik atera naiteke nahi dudanean (get off)
* Olatuen aukeraketa ona egiten dut
* Maniobra berriekin hasi naiz (Cut back, floater….)
* Olatuak bukatzen ditut.
* Oholaren zatien aldaketek (lemak, oholaren ipurdi ezberdinak,oholaren bolumena , rockerrak…) duten eraginaz kontziente naiz.
Taldeak: 5-6ko lagun taldeak
Eskola: ZSE
Maiztasuna:
6 aste, astean behin: 2 ordu saio bakoitzeko (2.3. 5.6.maila)
EGUTEGIA:
Ikastaroa IRAILAK 14 ko astean hasi eta urriak 19ko astean bukatuko da (6 aste). Urriak 26 ko astea errekuperaketa astea izango dira.
Maila:
Maila – Keala Kenelly-Eunate Aguirre/ 2. Maila- Silvana Lima-Alexandra Rinder
3. Maila – Cori Schumacher / 4. Maila- Estitxu Estremo
5. Maila – Tyler Wright
6. Maila – Stephanie Gilmore
Segurua:
Asegurua prezioaren barruan dago maila guztietarako.
Kudeaketa
Maila guztietako ikastaroaren prezioak 40 € barne hartzen ditu elkartearen kudeaketarako eta egitura-gastuetarako; beraz, tasa finkoa da, eta ez dago itzultzerik.