V. Gogoeta kolektiboko jardunaldia:

Emakumea* Surflari elkartearen etorkizuna elkarrekin marrazten

Emakumea* Surflari proiektuan aurten 10 urte bete ditugu. Une egokia izan daiteke nondik gatozen ikusteko, orainari modu kritikoan begiratzeko, eta elkartearen etorkizuna eraikitzeko elkarrekin. Hausnarketa hau elkarrekin egin behar dugula uste dugu, eta, horregatik zure parte hartzea, garrantzitsua iruditzen zaigu.

Elkartea kolektibizatzeko bostgarren jardunaldia, urriaren 19an izango da, larunbata, 10:30etatik 12:30etara, La Sala Aretoan Zarautzen. Saioaren helburua parte-hartze prozesuaren baitan  lantaldeen barne funtzionamendurako egon daitezkeen moduetan sakondu eta 2025erako proposamenak lantzea izango da.

Emakumea*Surflari proiektuarekin bat egin eta elkartean hainbat modutan parte hartzen dugun kideen arteko hausnarketa, Aniaiz Ariznabarretak gidatutako eta talde motorreko kideekin lankidetzan parte-hartze dinamiken bidez, lagunarteko giro lasaiean eta ekarpen guztiak errespetuz jasotzeko eta tratatzeko konpromezuarekin burutu nahi dugu.

Espazioa eta dinamikak behar bezala antolatzeko, esteka honen bidez, bertaratuko zareten jakinaraztea eskertuko genizueke:

5. Gogoeta kolektiboko jardunaldia: Emakumea* Surflari Elkartearen etorkizuna elkarrekin marrazten.

https://emakumeasurflari.eus/10-urteurrena/

La Sala aretoaren helbidea: Bizkaia Kalea, 67, 20800 Zarautz, Gipuzkoa

ESKAERA

    Logos: