Egutegia:
Ikastaroa IRAILAK 14 ko astean
Taldeak: 5-6ko lagun taldeak
Eskola: Patris
OHARRAK:
Aurten dirulaguntzak eskainiko ditugu:
– langabezian dauden emakumeentzako* Ikastaroaren kostuaren %30eko kantitatea diruz lagunduko dugu.
– indarkeria matxista jasan duten emakumeak* (Jarri harremanetan elkartearekin: emakumeasurflarikastaroak@gmail.com)
– gutxieneko bizi-laguntzak (DBE) jasotzen dituzten emakumeak*. (Jarri harremanetan elkartearekin: emakumeasurflarikastaroak@gmail.com)
Baldintzak: Klaseen %80ra joatea. Froga ezazu zure egoera. Galdetu monitoreari* edo elkartearen eposta bidali: : emakumeasurflarikastaroak@gmail.com
Maila guztietako ikastaroaren prezioak 40 € barne hartzen ditu elkartearen kudeaketarako eta egitura-gastuetarako; beraz, tasa finkoa da, eta ez dago itzultzerik.
Elkarteak eman ezin dituen klaseak bakarrik berreskuratu ahal izango dira, monitorearen edo ikastaroak ematen diren eskolaren eragozpenak direla eta. Arazo pertsonalengatik, ezin izango da galdutako saiorik errekuperatu .
Monitore batek baja hartuko balu, saioa beste monitore batekin egitea lehenetsiko da, errekuperazio-astea barne. Ez badugu lortzen monitorea ordezkatzea, eta ikastaroa bertan behera geratuko balitz emandako saioen % 70arekin, gainerako eskolak hurrengo ikastaroetarako BONO baten bidez ordainduko dira (urte bateko iraungipena izango du). Emandako saioak % 70 baino gutxiago badira eta monitore eza dela eta berreskuratu ezin badira, gainerako saioen prezioa izen ematea egin zen banku-kontura itzuliko da. Itzulketek ez dute barne hartzen kudeaketa-kostua: 40 €.
Ikastarora joaterik ez baduzu, jakinarazi monitoreari edo elkarteari info@emakumeasurflari.eus helbidean. Izen-emateak eta taldeak itxi ondoren, ikastaroaren kostua ez da itzuliko itxaron-zerrendan dagoen norbaitek plaza libre hori hartu ezean.
Ikastaroetan parte hartzeko adina zabaldu dugu: 16 urtetik 55++-era. Emakumea* Surflari komunitatea anitza izatea nahi dugu, bidean gaude zuei esker.
OHARRA: 18 urtetik beherakoa izanez gero, lehenengo egunean monitoreari legezko tutorearen baimena aurkeztu behar zaio.
Zuen mailan lekurik aurkitzen ez baduzue, idatzi emakumeasurflarikastaroak@gmail.com helbidera, eta erantzuten saiatuko gara.
KLASEKO BILAKAERAN ERAGINA IZAN DEZAKETEN ETA JAKIN BEHARKO GENITUZKEEN INFORMAZIO OSAGARRIAK, ELKARTEKO BIDELAGUN EDO ARDURADUNEI HELARAZTEA ESKERTUKO GENIZUKE. ESKERRIK ASKO




