Emakumea Surflari Proiektua

Irabazi asmorik gabeko proeiktua

Genero ikuspegiaren arabera jendartearen eraginagatik surfa praktikatzeko oztopo gehiago izan dituzten sektoreari zuzenduta dago, hau da, emakume, trans eta intersexualei. Emakumea Surflari proiektua, irabazi asmorik gabeko proiektua da.

Bakoitzaren maila eta egin nahi duen ekintzaren arabera, gehienez 6 pertsonako taldeak osatzen ditugu, saioetan konfiantza, ahalduntzea eta autonomia bultzatzen ditugu horrela ur jarduera hauetaz disfrutatu ahal izateko.

Gizarte talde hau emakumea* bezala identifikatuko dugu.

Proiektuaren Datuak

2014an eman genion hasiera proiektuari eta ordundik pertsona guzti hauek proiektuaren parte izan dira! Goruntz goaz!

0
Urteak (2014az geroztik)
0
Parteartzaileak
0
Egindako ikastaroen ordu kopurua

Izena Emateko Prozesua

Ondo dagokizun talderik aurkitzen ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan: info@emakumeasurflari.eus

Aurkitu Zure Maila

Surf edo Bodyboard-en Izena Eman nahi baduzu, aurkitu zein den zure maila eta horrela zure taldea ondo aukeratuko duzu.

Maila honetakoak dira surfean inoiz ibili ez direnak edo surfean aritzeko hurbilketa laburra izan dutenak. Gainera, uretako segurtasuneko gutxieneko baldintza batzuetara egokitu behar da: * Badakit 50metro Igeri egiten krol moduan; * Etzanda neoprenoa jantzita, oholik gabe, flotatzen mantentzen naiz, gutxienez 5 minutuz; * Gorputza bertikalean dudala, flotatzen mantenzen naiz besoak itsasotik kanpo mantenduz gutxienez 5 minutuz; * Body surfa zer den badakit.
Maila horretan, monitorea uretan sartuko da ikasleen* beharrei erantzuteko, eta maila horretarako egokiak diren edukiak irakatsiko ditu: ur barruko eta kanpoko eduki praktikoak eta teorikoak.
Materiala (neoprenoa, kortxozko taulak, bodyboarda eta hegatsak) eskolak ematen du. Kasu batzuetan salbuespenen bat egon daiteke neoprenoarekin, eta hautatutako aukeran jakinaraziko da, hala behar badu.

Maila honetan aurreko mailako baldintzak osatu direla eta, gainera, trebetasun hauek dituzte: * Itsasoaren ezagutza orokor bat daukat ( olatuen sorrera, korronteak, arriskuak itsasoan, kokapena itsasoan, metereologia basikoa, parteak ulertzen hasi naiz); * Material egokiaren aukeraketa, ezagutza eta zaintzaren lehen pausuak ezagutzen ditut; * Ingurumenarekiko eta norberarekiko errespetua, zaintza, kontzientzia, koherentzia… barneratuak ditut;* Oholarekin etzanda nagoenean, arraunean eta eserita kontrol nabarmena dut; * Olatu txikietan zutitzeko, eta surfean aritzeko dagokidan teknika menperatzen dut; * Aparra gainditzen dut, arraunean noanean; * Erorketak kontrolpean egiten ditut (ur ertzean ez bota buruz, ez askatu taula edonola, uretatik ateratzean eskua buruan jarri…); * Surfeko arauak ezagutzen ditut; * Olatu apar bat, aukeratu, hartu eta gidatzen dut zuzenean ur ertzeraino; * Body surfa aparretan egiteko gai naiz.
Maila horretan, monitorea uretan sartuko da ikasleen* beharrei erantzuteko, eta maila horretarako egokiak diren edukiak irakatsiko ditu: ur barruko eta kanpoko eduki praktikoak eta teorikoak.
Materiala (neoprenoa, kortxozko taulak, bodyboarda eta hegatsak) eskolak ematen du. Kasu batzuetan salbuespenen bat egon daiteke neoprenoarekin, eta hautatutako aukeran jakinaraziko da, hala behar badu.

Maila honetakoak dira aurreko mailetako baldintzak bete dituztenak eta, gainera, gaitasun hauek dituztenak: * Metro erdiko olatuen aparretan norabide aldaketak egin eta lehertu gabeko olatu berdeak (olatu suabeak) hartzen hasi naiz eta timing-a ( zutiketako momentu egokia) barneratzen hasi naiz; * Aparrak gainditzen ditut arraunean noala dortokarena eginez; * Itsasoaren ezagutza sakonagoa ( metereologia, body surfa olatu sakonagotan, non eta nondik sartu uretara…); * Material egokiaren aukeraketa barneratua dut, aurreko urratsak emateko; * Parteak ulertzen ditut; * Surfeko arauak badakizkit.
Maila horretan, monitorea uretan sartuko da ikasleen* beharrei erantzuteko, eta maila horretarako egokiak diren edukiak irakatsiko ditu: ur barruko eta kanpoko eduki praktikoak eta teorikoak.
Materiala (neoprenoa, kortxozko taulak, bodyboarda eta hegatsak) eskolak ematen du. Kasu batzuetan salbuespenen bat egon daiteke neoprenoarekin, eta hautatutako aukeran jakinaraziko da, hala behar badu. Materialik baduzu, galdetu monitoreari ea egokia den praktika-maila honetarako.

Maila honetakoak dira aurreko mailetako baldintzak bete eta barneratuak dituztenak, gainera, trebetasun hauek dituzte: * Olatu lasaiak bilatu eta aurkitzean ondo kokatzen naiz, ondo hartzen ditut eta zutiketa momentu onean egiten dut, gainera diagonalki (eskapeak) mozten hasi naiz; * Olatu ezker eta eskuinak identifikatzen ditut; * Itsasoaren ezagutza, sartzeko eta ateratzeko lekuak aukeratzen ditut kontzienteki, batez ere korronteak aprobetxatuz; * Korronteen ezagutza eta kontrola dut, arriskuak aurreikusteen ditut; * Kokapen kontzientea dut; * Body surfa metro erdi eta metro beteko olatuetan egiteko gai naiz; * Badakit aurreikuspen bat egiten, parteak irakurriz; * Arauak ezagutu, ulertu eta sentitzen ditut; * Materialaren aukeraketa kontzientea daukat.
Gehienetan, monitorea uretan sartuko da ikasleen beharrei erantzuteko, baina gutxienez egun batean ikasleak bideoan grabatuko ditu eta gero ikasle bakoitzaren azterketa teknikoa egingo du. Hartara, maila horretarako egokiak diren edukiak irakatsiko ditu: eduki praktikoak eta teorikoak.
Materiala (neoprenoa, kortxozko taulak, bodyboarda eta hegatsak) eskolak ematen du. Kasu batzuetan salbuespenen bat egon daiteke neoprenoarekin, eta hautatutako aukeran jakinaraziko da, hala behar badu. Materialik baduzu, galdetu monitoreari ea egokia den praktika-maila honetarako.

Maila honetakoak dira aurreko mailetako baldintzak bete eta barneratuak dituztenak, gainera, trebetasun hauek dituzte: * Itsasoaren ezagutza, olatuen irakurketa itsasoko kondizio ezberdinetan, olatu motak, frekuentziak, seriek, hondo motak… kontrolatzen ditut; * Ahatearena egitearen nozioak, lehendabiziko pausuak, top eta botton birekin hasi naiz (olatuan gora eta behera noa); * Gorputzaren pisu eta abiadurak surfean duten eraginaz kontziente naiz; * Aurreikuspenak eginez; eguraldai, itsasaldia, marea, haize norabidea eta abiadura ulertzen ditut. (Magicseaweed, surforecast, windguru, windy, noaa, puertos, meteoblue, tu marea…); * Olatutik ateratzen dakit kontrola mantenduz, frenatzen dakit; * Materialen konponketa egiten hasi naiz. Monitoreak surf-saioak grabatuko ditu eta ondoren ikasle bakoitzaren azterketa tekniko eta taktikoa egingo du. Hartara, maila horretarako egokiak diren edukiak irakatsiko ditu: eduki teorikoak, teknikoak eta taktikoak. Beharrezkoa da materiala eramatea (taula eta neoprenoa).

Maila honetakoak dira aurreko mailetako baldintzak bete eta barneratuak dituztenak, gainera, trebetasun hauek dituzte: * Goi eta behe birak lotuz surfeatzen dut; * Olatuetatik atera naiteke nahi dudanean (get off); * Olatuen aukeraketa ona egiten dut; * Maniobra berriekin hasi naiz (Cut back, floater….); * Olatuak bukatzen ditut.; * Oholaren zatien aldaketek (lemak, oholaren ipurdi ezberdinak,oholaren bolumena , rockerrak…) duten eraginaz kontziente naiz.
Monitoreak surf-saioak grabatuko ditu eta ondoren ikasle bakoitzaren azterketa tekniko eta taktikoa egingo du. Hartara, maila horretarako egokiak diren edukiak irakatsiko ditu: eduki teorikoak, teknikoak eta taktikoak.
Beharrezkoa da materiala eramatea (taula eta neoprenoa).

Iada izena eman dezakezu !

Hurrengo Ekimenak

Hemen dauzkazu gure jarduera guztiak, hemen dezu izena emateko aukera! Parte hartu emakumea surflariko hurrengo ikastaroan!

Surf

Surfeatu gurekin maila guztietarako daukagu!

Bodyboard

Etzanda surfeatzeko aukerarik onena!

SUP-Yoga

Bizitu zazu, arraun egin eta aldi berean Yoga egitea zoragarria da!

Entrenamendua

Negua oso gogorra da, sasoian egoten lagunduko dizugu!

Egin zaitez gure Komunitateko Kidea

Egiten ari garen guztia kontatu nahi dizugu, topaketak, bidaiak, ikastaroak eta Emakumea Surflariko gure komunitatearen berrikuntza guztiak.

    Kontaktua

    “Harremanetan jarri nahi izanez gero, info@emakumeasurflari.eus helbidera idatz diezagukezu edo formulario hau bete, ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.