ENTRENAMENDU FUNTZIONALA +ANIMAL FLOW OINARRIA

0,00€

URRIAK/ EKAINA

INFORMAZIO OROKORRA:

Actividad: ENTRENAMENDU FUNTZIONALA +ANIMAL FLOW OINARRIA

LEKUA: Zubiaurre 39, Donostia

DATAK: Hasiera Urriak 7

Técnikaria: Rocio Tascón

Kopuruak: 15 lagun taldeko

Oferta/Eskaintza:

PREZIOA: ORDAINKETA BAKARRA (URRIAN) 455 €.
HIRU ORDAINKETA(URRIAN 155€, ABENDUAN 155 € ETA OTSAILAN 155€) Guztira 465€. Saio bakoitza ordu eta laurden astero.
Ordainketa, izen-emate epea bukatu ondoren egingo da Emakumea* surflariren kontu korrontera.

Ordutegiak:

Asteazkena: 18:15 – 19:30

HASIERA URRIAK 7

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu bat helbide honetara: info@emakumeasurflari.eus

 

SKU: N/D Kategoria:

Azalpena

ANIMAL FLOW EGORPUTZ ENTRENAMENDUA

AZALPENA:

Animal Flowa, koadrupediatik abiatzen den entrenamendu-programa bat da, mugikortasuna, malgutasuna, egonkortasuna, potentzia, koordinazioa, erresistentzia, indarra eta hainbat trebetasun lantzeko eta garatzeko diseinatua dagoena, besteak beste garapen neuromuskularrari laguntzeko.

Nori dago zuzenduta?

Lehenik eta behin, gorputz guztientzat da, edozeinek egin dezake, ez dago gorputz normatiboei zuzendua, eta ez dugu hau lortu nahi ere ez. Gainera, eskolen proposamenetik, jarduera hau emakume guztiei irekitako tresna izatea nahi dugu, haien gorputz-aniztasuna eta adina edozein direla ere.

Zenbat irauten du saio batek eta nola ekiten zaio topaketa bakoitzari?

Saioek ordu eta laurdeneko iraupena dute. Hasieran, beroketa sarrera bat egiten dugu, eta, bertan, eskumuturrak berotzeko eta mugitzeko ariketak egiten ditugu. Gero, Animal Flowaren lan zentralera pasako gara, eta hau osatzen duten sei osagaiak landuko ditugu: eskumuturren mobilizazioa, aktibazioak, luzaketa espezifikoen formak, aldaketak eta trantsizioak, eta, azkenik, flow-ak.

Nire izena Rocio Tascon da, baina hainbat modutan deitzen didate, hala nola Ro, Rochi, Rochisol. Pilateseko monitorea naiz, hamabost urteko esperientzia daukat, eta eskolak ematen ditut Gipuzkoako hainbat lekutan, hala nola Hernanin, Errenterian eta Grosen. Gaur egun, ehuneko ehunean Animal Flow eta mugimendu klaseetara bideratua nago, metodoaren teknikari ziurtatua naizelarik. Nire helburua jarduera berritzaile eta dibertigarri hau ezagutzera ematea da. Nire motibazio handiena emakumeei zuzendutako klase hauetan laguntzea da, eta hierarkiarik ez dagoen praktika-leku bati tokia irekitzea. Era berean, gorputz indartsu eta eraginkorrak lortzeko bidean laguntzen dut ahalduntze indibidual eta kolektiboaren ikuspegitik, eta, horrela, gure bizi-kalitatearen alde egiten dut.

 

 

Informazio osagarria

AUKERAK:

ENTRENAMENDU FUNTZIONALA +ANIMAL FLOW OINARRIA

ORDUTEGIAK:

Asteazkena: 18:15 – 19:30

Go to Top