Loading Events

SURFERA BIDERATUTAKO JARDUERA FUNTZIONALA

Entrenamendu hauek urteko sasoirik gogorrena forma fisiko onean mantentzen lagunduko digute. Lehorrean, surfera bideratutako ariketen bidez tonifikazioa landuko dugu. Fitnessa eta surfaren arteko fusioatzat har dezakegu. Gainera hilean larunbat batez surfeatzera joango gara, Donostia, Zarautz, Zumaia eta Debara eta saioak bideozuzenketa bidezkoak izango dira.

4 etapatan bereiztuko dugu neguko denboraldia eta etapa bakoitzean eman beharko da izena.

Egunak/ordutegia:
Entrenamenduak: Astearteak, Asteazkenak eta Ostegunak (17.00-18:30)
Surfa: Larunbatak (10.00-13.00).

Eguraldiaren arabera datak aldatu daitezke

Tokia: jardueren atala Orioko arraun etxean (lehorrekoa)

Taldeak: gehienez 8 pertsona

(*) Egun bat baino gehiago entrenatu nahi baduzu edo surfa (larunbat bat hilean) aukeratu nahi baduzu, produktu (egun) bat baino gehiago sartu behar duzu saskian.

Informazio gehiago nahi baduzu idatzi info@emakumeasurflari.eus helbidera.