NEGUKO FISIKO eta FUNTZIONALA-IKASTAROAK

25,0090,00

Emakumea* Surflaritik emakumeentzako* entrenamendu fisiko-funtzionala eta pertsonalizatua eskaintzera gatoz. Gure helburu nagusia gorputzaren ahalduntzea da; indarra, malgutasuna, mugikortasuna eta erresistentziaren bidez landuko duguna, eta gorputza erdigunean jarriz, gozatu eta ondo pasatuko dugu. Gorputzaren eraldaketatik haratago, ariketa fisikoa egingo dugu, ongizateari begira, saioak bakoitzaren maila eta erritmora* egokituz. Surferako edo beste kirol baterako egokia izanen da eta edonork praktikatzen ahalko du, baita aurretik egin ez duenak ere. Hegalak zentroko areto batean egingo da, honek baliabide paregabeak eskaintzen dituen instalazioak baititu. Beraz, animatu eta etorri gurekin gozatzera!

Emakumea* Surflari Elkarteak TAULA FISIKO PERTSONALIZATUA ere eskaintzen du: Prestakuntza fisikoan gehiago sakondu nahi duenarentzat, hiruhileko taula pertsonalizatu bat egitea eskaintzen dugu, zure neurrira eta zure mailara. Indarra, mugikortasuna, malgutasuna eta erresistentzia landu ditzakegu, besteak beste, eta entrenamenduak behar duzunera bideratu. Tratu pertsonala eta banakakoa da, bai eta elikadura-aholkuak ere.

SKU: N/A Kategoria:

Azalpena

NEGUKO FISIKO eta FUNTZIONALA-IKASTAROAK

URTARRILA-OTZAILA-MARTXOA

Jarduera: prestakuntza fisiko eta funtzionaleko ikastaroa
LEKUA: Hegalak kirol eta osasun zentroa (Donostia) info@hegalak.com         https://www.hegalak.com/es/                                                           DATAK: urtarrilaren 18tik martxoaren 26ra.
Begiraleak: June Torrealdai
Kopuruak: 8/12 lagun taldeko

Eskaintza:
3 hilabeteko BONUA, astean ordubeteko saio baterako
PREZIOA: 90€ orduko saio astero (3 hilabeterako)
TAULA FISIKOA PERTSONALIZATUA (3 hilabeterako) 25€

Ordutegiak:
Astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara
Asteazkenetan, 16:00etatik 17:00etara
Ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara

Artikulu hau erosteko DESKONTU-BONUAK erabil daitezke

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu bat helbidera: info@emakumeasurflari.eus

Informazio osagarria

AUKERAK

3 hilabeteko BONUA, astean ordubeteko saio baterako, TAULA BAKARRIK Fisika Pertsonalizatua

ORDUTEGIAK

Astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara, Hegalak Fisiko-funtzionala (June), Asteazkenetan, 16:00etatik 17:00etara, Hegalak Fisiko-funtzionala (June), Ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara Hegalak Fisiko-funtzionala (June), Fisika Pertsonalizatuaren TAULA GEHITU

TAULA Fisiko Pertsonalizatua

TAULA Fisiko Pertsonalizatua