• 2021eko UDAKO BIDAIA: EMAKUME* HELDUENTZAKO SURF BIDAIA PANTINERA, GALIZIA DATA PROPOSAMENAK: TALDE 1: Abuztuaren 2tik 8ra TALDE 2: Abuztuaren 9tik 15era TALDE 3: Abuztuaren 16tik 22ra TALDE 4: Abuztuaren 23tik 29era PLAZAK TALDEKA: 10 toki surfkanpen ostaturako (4naka eta 2nakako gela partekatuak) 4 toki kanp/furgo (kanp-eko esparruan aparkatuta) PREZIO ASTE OSOA PERTSONAKO: 470 euro (BEZ-a barne/Kudeaketa gastuak barne) (10 plaza gehienez taldeka) FURGONETETAN LO EGITEKO AUKERA Prezioa pertsonako: 380 euro (BEZ barne/Kudeaketa gastuak barne) (4 plaza gehienez taldeka) ERRESERBATU ORAIN! 100 €-ko fiantza 2021eko Apirilaren 30a baino lehen ordaintzea. Gainerako kopurua ekainaren 30a baino lehen ordainduko da.  
  • Kamisetak

    18,00
    Kamiseta zuriak eta grisak. Zebra Allboarders-eko arropa, estanpatua Emakumea*Surflari.
  • Emakumea* Surflaritik emakumeentzako* entrenamendu fisiko-funtzionala eta pertsonalizatua eskaintzera gatoz. Gure helburu nagusia gorputzaren ahalduntzea da; indarra, malgutasuna, mugikortasuna eta erresistentziaren bidez landuko duguna, eta gorputza erdigunean jarriz, gozatu eta ondo pasatuko dugu. Gorputzaren eraldaketatik haratago, ariketa fisikoa egingo dugu, ongizateari begira, saioak bakoitzaren maila eta erritmora* egokituz. Surferako edo beste kirol baterako egokia izanen da eta edonork praktikatzen ahalko du, baita aurretik egin ez duenak ere. Hegalak zentroko areto batean egingo da, honek baliabide paregabeak eskaintzen dituen instalazioak baititu. Beraz, animatu eta etorri gurekin gozatzera! Emakumea* Surflari Elkarteak TAULA FISIKO PERTSONALIZATUA ere eskaintzen du: Prestakuntza fisikoan gehiago sakondu nahi duenarentzat, hiruhileko taula pertsonalizatu bat egitea eskaintzen dugu, zure neurrira eta zure mailara. Indarra, mugikortasuna, malgutasuna eta erresistentzia landu ditzakegu, besteak beste, eta entrenamenduak behar duzunera bideratu. Tratu pertsonala eta banakakoa da, bai eta elikadura-aholkuak ere.
  • Sudaderak

    30,00
    Sudaderak urdin grisaxka Zebra Allboarders-eko jantzia eta estanpatua Emakumea*Surflari
  • Ikastaroa apirilaren 12ko astean hasi eta maitzaren 30ko astean bukatuko da (7 aste). Taldeak 4ko edo 6ko lagun. Maila guztietako ikastaroaren prezioak 37,5 €barne hartzen ditu elkartearen kudeaketarako eta egitura-gastuetarako; beraz, tasa finkoa da, eta ez dago itzultzerik. Aurten, talde berriak ditugu 55 urtetik gorako emakumeentzat* eta 18 urtetik beherako gazteentzat*. Emakumea* Surflariaren komunitatea anitza izatea nahi dugu, lagundu hori lortzen. Zuen mailan lekurik aurkitzen ez baduzue, idatzi helbidera info@emakumeasurflari.eus, eta erantzuten saiatuko gara. Gune itxietan (aldageletan eta eskoletan) MUSUKOA ERABILTZEA DERRIGORREZKOA DA, baita jarduera egiten den udalerri bakoitzeko araudiaren arabera espazio irekietan erabiltzea ere. Bi musuko-pare ekartzea gomendatzen dizugu, uretaraino lagunduko dizuna, eta, praktikaren ondoren, ordezko bat, lehenbizikoa bustita egongo baita. Mesedez, ez sortu zaborrik hondartzetan, ez inguruan, erabili eta botatzeko musukoekin, bota erabili ondoren ontzietara. ESKATZEN DUGU erabiltzaile bat kutsatu bada edo eta COVIDen eraginpean edo kutsatuta isolamendu-prozedura hasten ari dela susmatzen bada, begiralearekin harremanetan jartzeko, eta begiralea elkarteko arduradunarekin harremanetan jarriko da, dagokion prozedura hasteko. COVIDetik eratorritako aparteko neurriak, ematen ez diren saio bakoitzeko. DESKONTU-BONUA: A, A+, B, B+ maila: erabili gabeko saio (2 orduko) bakoitzeko bonua 12,5 € E, E+ maila: erabili gabeko saio (3 orduko) bakoitzeko bonua 22,5 €