Emakumea* Surflaritik emakumeentzako* entrenamendu fisiko-funtzionala eta pertsonalizatua eskaintzera gatoz. Gure helburu nagusia gorputzaren ahalduntzea da; indarra, malgutasuna, mugikortasuna eta erresistentziaren bidez landuko duguna, eta gorputza erdigunean jarriz, gozatu eta ondo pasatuko dugu. Gorputzaren eraldaketatik haratago, ariketa fisikoa egingo dugu, ongizateari begira, saioak bakoitzaren maila eta erritmora* egokituz. Surferako edo beste kirol baterako egokia izanen da eta edonork praktikatzen ahalko du, baita aurretik egin ez duenak ere. Hegalak zentroko areto batean egingo da, honek baliabide paregabeak eskaintzen dituen instalazioak baititu. Beraz, animatu eta etorri gurekin gozatzera! Emakumea* Surflari Elkarteak TAULA FISIKO PERTSONALIZATUA ere eskaintzen du: Prestakuntza fisikoan gehiago sakondu nahi duenarentzat, hiruhileko taula pertsonalizatu bat egitea eskaintzen dugu, zure neurrira eta zure mailara. Indarra, mugikortasuna, malgutasuna eta erresistentzia landu ditzakegu, besteak beste, eta entrenamenduak behar duzunera bideratu. Tratu pertsonala eta banakakoa da, bai eta elikadura-aholkuak ere.